PER GAZTELU

Gaztelania

Pasa den mendean lur urrun batean —han bizi ez direnendako— jaioa, non batzuetan fantasia errealitate bilakatzen den eta non asko, ihes egin nahian, distopiak filosofatzen hasten diren.

Pernando Gaztelu gaztetatik nabarmentzen da gaitasun artistiko zein intelektualengatik, ortografiagatik, abesalari bakarlari gisa eta bertso bakarreko poesia idazteagatik saritua izan delarik. Aktore izan zen eskolako festetan, hau elektrizitate asmakizun eta aurkikuntza kimikoekin tartekatzen zuela. Mundu honetako politikaren eta ekonomiaren zale da aldi berean.

Urruti bizi ian da, bidaia asko egin du eta hizkuntzak maite ditu. Bere familia da txikitatik heldutzen joan zaion erokeriaren arrazoi. 2012tik idazten du maiztasunez.

DSCN7789-1

Urte horretan lortu zuen kontakizun labur eta poesiako VI. Alfombra lehiaketan bigarren saria, Inmortalidad Biológica lanarekin. 2013an irabazi zuen kontakizun laburren II. lehiaketan lehen saria, Yo, deportista lanarekin. Inocencia Aparente lanarekin lortu zuen Andaluziako Kirol Institutua-ren eskutik beste sari bat, 2013ko urtarrilean. Kontakizun eta eleberrien inguruko zenbait ikastarotan hartu du parte Iruñean (Fikziozko kontakizunaren tailerra, Iturrama, Iruñea 2011-2017, Mikroipuin tailerra, Arrosadia, Iruñea 2012-2015), eta baita egile berrien foroetan ere. RNE-ko Nobela Beltzaren Nazioarteko XIII. Sexto Continente saria, Ediciones Irreverentes-en kolaborazioaz, maitasun eta gorrotozko Vorágine ipuinaz.

Hainbat ipuin liburutan hartu du parte, hala nola Buffet Libre (2015), El tiempo y la vida (2016) eta Relatos con banda sonora (2017). 2016an argitaratzen du bere lehen bakarkako liburua: Sobres y Cartas.

Martxoan Leibros eleberri motzeko lehiaketako finalista aukeratua da eta 2017an aurkezten du bere lehen eleberria, El Faro, Leibros argitaletxearekin.